Arkitektura estudio bateko sozioak zarete eta
ARK Hotel kateak horrela eskatuta Changsha hirian, Txinan, kokatuko den 140
logela izango dituen hotel bat eraikitzeko enkargua jaso berri duzue. Aukera
paregabea da zuentzat denbora asko bai darabilzue proiektu internazional bat
egiteko grinarekin. Bezeroak ezarritako eskakizun zerrendatik agian
zorrotzenak, eraikina 15 egunetan eraikia izan behar duela da eta exekuzio
proiektua urtarrilaren 18ko eguerdiko 12:00tarako (Txinako orduan) amaitua izan
behar dela. Hotel kateak mundu mailan aditzera eman nahi du eta horregatik eraikin singular bat denbora errekor
batean eraiki nahi du. Proiektuaren kokapena, bideoan azaltzen den orubearen
aldamenean dago eta eraikin horrekin lehiatu nahi du.
Hau da erronka: aldameneko partzelan, programa berdina eta 15 egun.
Ondorengo bideoan ageri den eraikinaren ondoan egongo da hotela:
http://www.youtube.com/watch?v=Hdpf-MQM9vY
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina