2013/12/18

3.8 Ariketa: Ark Hotelaren sistema desberdinen arteko interakzioak

 3.8 Ariketaren txostenaren linka:

Ark Hotelaren sistema desberdinen arteko interakzioak

Txosten honetan, proiektuaren orain arteko garapena azaldu da eta programazioa eguneratu da. Modulu tipologia, bariante, eta horien arteko loturen azterketa bat egin da, aurrekoak zituen akatsak zuzenduz eta zituen gabeziak betez. Horrez gain, muntaia prozesua ere gehiago definitu da, egun bakoitzeko egin beharrekoa eta eboluzioa egokituz.

2013/12/10

3.7 ariketa: Ark Hotelaren txarrantxaketa eta zurrunketa

3.7 ariketaren txostenaren linka:

Ark Hotelaren txarrantxaketa eta zurrunketa

Txosten honetan, proiektuaren orain arteko garapena azaldu da. Egituraren inguruko  eta zurruntasuna lortzeko sistemen inguruko azterketa sakonago bat egin da, eta aurrekoak zituen zenbait akats konpondu dira. Txarrantxamendua aztertu da eta eraikuntza sistema gehiago zehaztu da. Muntaian kontuan hartu beharreko zenbait neurri zehaztu dira, txarrantxamenduarekin eta moduluen egonkortasunarekin lotuta.

2013/12/03

3.6 ariketa: Ark Hotelaren diseinua eta superegituraren definizioa

3.6 ariketaren txostenaren linka:

Ark Hotelaren diseinua eta superegituraren definizioa

Txosten honetan, proiektuaren orain arteko garapena azaldu da. Egituraren inguruko  eta zurruntasuna lortzeko sistemen inguruko azterketa sakonago bat egin da, eta aurrekoak zituen zenbait akats konpondu dira. Suteen araudia ere aplikatu (CTE DB-SI) da eta horrek zenbait aldaketa eginarazi ditu. Fatxadaren diseinuan ere aurrerapauso bat eman da.

2013/11/20

Erreferentzia moduan hartutako eraikina

Oskar Leo Kaufmann eta Alber Rüf Ziviltechniker GmbH arkitektoek eginiko Ammerwaldeko Hotela hartu da erreferentzia moduan.

Hona hemen 2 esteka:

Ammerwaldeko Hotela 1
Ammerwaldeko Hotela 2

Bi esteketan, 3Dko CLT panelez eginiko beste eraikin batzuen ingurukoak ere badaude.

3.4 ariketa: Ark Hotelaren lehen diseinua

3.4 ariketaren txostenaren linka:

Ark Hotelaren lehen diseinua

Jarraian txosteneko irudiak uzten dira:





2013/10/25

3.1 Ariketa

Txostenaren linka:

3.1 Ariketa_Txostena

PROIEKTU NAGUSIA: ARK Hotela

Honako hau da proiektu nagusia egiteko ezarri enuntziatua:

Arkitektura estudio bateko sozioak zarete eta ARK Hotel kateak horrela eskatuta Changsha hirian, Txinan, kokatuko den 140 logela izango dituen hotel bat eraikitzeko enkargua jaso berri duzue. Aukera paregabea da zuentzat denbora asko bai darabilzue proiektu internazional bat egiteko grinarekin. Bezeroak ezarritako eskakizun zerrendatik agian zorrotzenak, eraikina 15 egunetan eraikia izan behar duela da eta exekuzio proiektua urtarrilaren 18ko eguerdiko 12:00tarako (Txinako orduan) amaitua izan behar dela. Hotel kateak mundu mailan aditzera eman nahi du eta horregatik eraikin singular bat denbora errekor batean eraiki nahi du. Proiektuaren kokapena, bideoan azaltzen den orubearen aldamenean dago eta eraikin horrekin lehiatu nahi du.
 
15 egunetan eraikiko den Hotel bat proiektatzeko gai zarete? Azaldutako bideoan 6 egunetan burutu ziren lanak. Proposamen hobe bat egin dezakezue denbora gehiago duzuela kontutan izanda?
Hau da erronka: aldameneko partzelan, programa berdina eta 15 egun.

Ondorengo bideoan ageri den eraikinaren ondoan egongo da hotela:

http://www.youtube.com/watch?v=Hdpf-MQM9vY

2013/10/24