2013/10/25

3.1 Ariketa

Txostenaren linka:

3.1 Ariketa_Txostena

PROIEKTU NAGUSIA: ARK Hotela

Honako hau da proiektu nagusia egiteko ezarri enuntziatua:

Arkitektura estudio bateko sozioak zarete eta ARK Hotel kateak horrela eskatuta Changsha hirian, Txinan, kokatuko den 140 logela izango dituen hotel bat eraikitzeko enkargua jaso berri duzue. Aukera paregabea da zuentzat denbora asko bai darabilzue proiektu internazional bat egiteko grinarekin. Bezeroak ezarritako eskakizun zerrendatik agian zorrotzenak, eraikina 15 egunetan eraikia izan behar duela da eta exekuzio proiektua urtarrilaren 18ko eguerdiko 12:00tarako (Txinako orduan) amaitua izan behar dela. Hotel kateak mundu mailan aditzera eman nahi du eta horregatik eraikin singular bat denbora errekor batean eraiki nahi du. Proiektuaren kokapena, bideoan azaltzen den orubearen aldamenean dago eta eraikin horrekin lehiatu nahi du.
 
15 egunetan eraikiko den Hotel bat proiektatzeko gai zarete? Azaldutako bideoan 6 egunetan burutu ziren lanak. Proposamen hobe bat egin dezakezue denbora gehiago duzuela kontutan izanda?
Hau da erronka: aldameneko partzelan, programa berdina eta 15 egun.

Ondorengo bideoan ageri den eraikinaren ondoan egongo da hotela:

http://www.youtube.com/watch?v=Hdpf-MQM9vY

2013/10/24